2022 EKA. 24 - 15:18h Ia 15.000 hektarea kiskali dira Nafarroan suteen ondorioz Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. SAKONEAN Suteak ekainaren 14an hasi ziren Nafarroan. Astebetean hainbat izan dira Foru Erkidegoan, ia 15.000 hektarea erretzeraino. Dagoeneko suteak egonkortuta daude, asteartean egin zuen euriari eta suhiltzaileen lanari esker. Dena den, kalteak handiak izan dira; basoan, batez ere, baina baita soroetan eta laboreetan ere. Hori hala, Foru Erkidegoa hondamendi eremu izendatuko dute.