HAMAIKA

Aurten ere, gogoan hartu dute German Rodriguez eta 1978ko Sanferminetan gertatutakoa

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Aurten ere, 1978ko Sanferminetan Espainiako Poliziaren erasoa gogoan izan dute Iruñeko Peñek eta SanFermin78 Gogoan ekimenak. Herria krabelin gorriz josirik, egia, justizia eta erreparazioaren eskakizun aldarriak izan dira nagusi.

1978ko sanferminetan Espainiako poliziak German Rodriguez hil zuen. Poliziak 150 zauritu baino gehiago utzi zituen egun hartan, 11 balaz eta heriotza 1, Germanena. 23 urte zituen orduan Germanek.