HAMAIKA

Eneko Goia: 'Bideetako bat da Loiolako kuartelaren epaiaren aurka helegitea tarteratzea'

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Voxen helegite bat aintzat hartuta, Loiolako kuartelak babestutako ondare izendatzeko agindua eman du EAEko Auzitegi Nagusiak. Horrek galarazi egingo luke kuarteleko eraikinak eraistea. Izan ere, Donostiako Udalaren asmoa zen, kuartela udalaren esku geratzean, hor 1.600 eta 2.000 etxebizitza artean eraikitzea.

Magistratuek argudiatu dute oinarri hartu dituztela Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren txostenak, eta horiek idatzi dituzten teknikariek kuartelak babestearen alde egin zutela.
Udalari “harrigarria” iruditu zaio epaia, auzitegiak zehazten duelako hirian zein elementu diren babestu beharrekoak. Baina aitortu dute erabakiak Loiolan egin asmo zuen hirigintza proiektua gauzatzea galarazten duela.