HAMAIKA

Inaxio Oiarzabal, Sare: "Espero dugu 2022. urtea urrunketaren amaieraren urtea izatea"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Inaxio Oiarzabal Sareko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Nabarmendu du 36 preso inguru falta direla euskal herriratzeko, baina egindako bidea balioetsi du; izan ere, 1. graduan edota isolamenduan ez dago presorik.

Hori horrela, azpimarratu du garrantzitsuena dela prozesu hori martxan egotea, eta batez ere, bide hori egiten jarraitzea. Zentzu horretan. 2022. urtean urrunketaren amaieraren urtea izatea espero dutela adierazi du, horretarako borondatea badagoela uste du. Dagoeneko presoen ia %80 Euskal Herrian dagoela dio, “izugarrizko aldaketa” senideentzako. “Lehenbailehen” presoak euskal herriratzea espero du Sarek, hauteskunde zikloak zaildu dezakeelako egoera.

Gradu progresioetan eta baimenak eskuratzerako orduan “zailtasunak” egon direla azaldu du. EAE eta Nafarroako egoera, baina, ez da berbera. EAEko kartzeletan gradu progresiorako aukerak egikaritu diren bitartean Nafarroan “zailtasun eta oztopo asko” daudela nabarmendu du.