HAMAIKA

Oihana Goiriena: "Ez dutenez frogarik, Pablo hondoratu nahi dute edozein gauza sinatu dezan"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Zazpi hilabete bete dira Pablo Gonzalez euskal kazetaria behin-behinean atxilotu zutenetik Polonian. Euskal kazetaria otsailaren 28tik dago preso eta inkomunikatuta, Ukrainako gerrari buruzko informazioa lantzen ari zela. Ordutik inkomunikatuta dago, epaiketarako datarik gabe. Poloniako Justiziak berriro atzera bota du atxiloaldia luzatzearen aurka Pablo Gonzalezek jarritako helegitea. Bere bikotearekin hitz egin dugu.