HAMAIKA

Olatz Perez de Viñaspre: "Estereotipoak apurtu behar ditugu, erreferente berriak sortzen"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Olatz Perez de Viñaspre Garralda Gasteizen jaio zen 1987an. Ibilbide akademikoari dagokionez, sistemen informatikan ingeniari teknikoa eta informatikan ingeniaria da. Ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduko masterra egin zuen. Eta jarraian, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua doktoretza programa bukatu zuen. Gaur egun irakasle atxikia da, EHUko Informatika Fakultatean eta ikerketa munduan ere dihardu. Bada, ‘emakume teknologoen ikusgarritasunaren eredu izateagatik’ II. Gladys saria jaso berritan, Hamaika Telebista Olatz Perez de Viñasprerekin izan da.