HAMAIKA

Hazia izena erabiltzeko oztoporik ez dagoela adierazi du Euskaltzaindiak

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Gasteizko epaile batek uko egin dio guraso batzuek aukeratutako izanarekin haur jaioberri bat inskribatzeari. Gurasoek aukeratutako izena Hazia da eta epaileak erabili dituen arrazoien artean, izena konnotazio negatiboa izan dezakeela argudiatu du.

Euskaltzaindia prest agertu da txosten bat idatzi eta haurra Hazia izenarekin erregistratzea nahi duen familiaren esku jartzeko. Akademiak gaineratu du oraingoan Hazia izenarekin sortu dela arazoa, baina tarteka halakoak gertatzen dirala erregistro zibiletan, bereziki, izenari atxikitako generoa dela eta.