HAMAIKA

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.

Bizkaiko metalgintzako gatazkak akordiorik gabe jarraitzen du


Lan hitzarmenaren hamazazpigarren bilera izan dute FVEM patronalak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, hala ere, ez dute akordiorik lortu bi aldeek. Sindikatuek ezinbestekotzat jotzen dute sektoreko langileen soldatak KPIaren arabera erregularizatzea. Hamaika hilabete daramatzate lan hitzarmena negoziatzen eta langileen ordezkariek adierazi dutenez, ganorazko proposamenak mahai-gainean jartzeko unea da.

Egoera horrela, bizkaiko metalgintzako plataformak iragarritako grebari eutsiko dio, azaroaren 28tik abendura 2ra arte.