2022 ABEN. 13 - 13:29h Estreinakoz Nafarroa Arenan, hiru aurpegi berri eta hiru emakumerekin finalean Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Abenduaren 18an jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Iruñeko Nafarroa Arenan. Hauek dira finalistak: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. 13.000 bat lagun hartuko ditu Nafarroa Arenak, eta dena ondo atera dadin, Bertsozale Elkarteko 350 boluntario inguru lanean ariko dira. Goizeko 11.00etan hasiko da finala, baina Nafarroa Arenako ateak bi ordu lehenago irekiko dira. Iñaki Muruak jantziko dio txapela 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari. Halaber,bigarrenetik zortzigarrenera arteko sariak Irantzu Idoatek, Sagrario Alemanek, Edurne Azkaratek eta Paulu Zeddak emango dituzte.