2023 URT. 20 - 08:19h Xexene danborrada: "Ondo egongo litzateke Mikel Laboaren abesti bat ere danborrean jotzea" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Sarriegiren martxa non-nahi entzun zitekeen, Antiguan, ordea, ‘Sarri Sarri’. Antiguako Xexene Danborradak eta Orkresta elektrotxarangak Kortatu taldearen ‘Sarri Sarri’ abestiari egindako bertsioa birala egin zen 2018an. Lur Gallastegi Xexene danborradako kidea da. Gertakari hura ekarri dute gogora 'Kolpez Kolpe' saioan, hala, azaldu du antiguotarra izanik Mikel Laboaren abesti bat danborrean jotzea gustatuko litzaiokeela.