2023 OTS. 07 - 14:07h Unai Orbegozo, CCOO: "Grebaren prozesu osoan langile asko jipoitu zituzten" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Unai Orbegozo CCOOko industria arloko komunikazio eta formakuntza arduraduna elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. ITP Aero Fabrikako langileen greban Ertzaintzak izandako jarreraren zigorgabetasuna salatzeko elkarretaratzea egin dute aste honetan, eta azaldu du “harriduraz” hartu zutela Ertzaintzaren sindikatuetako batek beren aurrean beste elkarretaratze bat deitu izana. Bere esanetan, Ertzaintza “gertatu zenari buelta ematen” saiatuko da, baina nabarmendu du beraiek “frogak” dituztela, eta “langile asko jipoitu” zituztela egun haietan. Zentzu horretan, azpimarratu du Segurtasun Sailak duela horren “ardura”, “Ertzaintzaren jarrerek interes politiko zehatz batzuei erantzuten dielako”. Gatazka horri lotuta, nabarmendu du argi gelditu dela “arrazoia” zutela; izan ere, azaldu du langile guztiak berronartzeaz gain, 7.500 euro ordaindu beharko dizkiela kaleratu nahi zituzten 80 langileri enpresak prozesu horretan eragindako “sufrimenduarengatik”. Metalgintzako hitzarmenarekin “pozik” daudela nabarmendu du Orbegozok, eta ezinbestekotzat jo ditu grebak eta mobilizazioak metalgintzako negoziazioa “bizirik” mantentzeko, patronala prozesua “blokeatzen” saiatu delako etengabe. ELAren jarreraz galdetuta, nabarmendu du sindikatu horrek badakiela hitzarmen hori guztiz positiboa dela, eta bera izan zela “batasun sindikaletik” altxa zena. Gipuzkoako hitzarmenari begira, “seriotasuna, konpromisoa eta bizkortasuna” eskatu dizkio ADEGIri, eta KPIa mantentzea “lerro gorria” dela dio. Elkarrizketa osorik hamaika.eus-en.