HAMAIKA

"Enpresa transnazionalen jokabidea arautu eta eskubideen urraketa kontrolatuko luke zentroak"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentro bat sortzea aldarrikatzen du Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformak. Eta zentro publikoa sortzeko ez-legezko proposamena eztabaidatu da ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean, baina ez du behar besteko babesik izan aurrera ateratzeko. Egitasmoak Kapitalari plantoren proposamena du oinarri, baina EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztu dute modu bateratuan. Zentroak ezaugarri hauek landuko lituzke bereziki: izaera publiko eta juridikoa izatea, enpresen erregulazioa, kontrol publikoa eta demokratikoa eta erakunde publikoen eta gizartearen arteko lankidetza bermatzea.