HAMAIKA

Azken foro sozialak Hamaika Telebistan jarraitu ahal izango dira zuzenean

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


'Bakea eraikitzeko prozesu berezia. Ikaskuntza partekatuak etorkizuneko erronketarako' lelopean egingo dute foroa eta gizarte zibileko 120 ordezkarik hartuko dute parte bilkuran. Guztiak bat datoz bakea eraikitzeko prozesuan fase bat ixten ari dela eta fase berri bat irekitzen ari dela; edonola ere, bakea eraikitzeko prozesua amaitu gabe dagoela uste dute. Hala, etorkizunean horretan jarraitzeko adostasunak finkatu nahi dituzte.

Iruñeko Planetariumean izango da bat martxoaren 17an, 16.00etan hasita. Eta azkena, 18an egingo da Donostiako Kursaal jauregian, 09:30etik aurrera. Hamaika Telebistan jarraitu ahal izango dira biak, zuzenean.