2023 MAR. 21 - 15:02h Gipuzkoak omenaldia egin die Gerra Zibilean erbesteratu behar izan zuten haurrei Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Gipuzkoako Foru Aldundiak, Intxorta 1937 Kultur Elkartearekin batera, Gerra Zibilean erbestera ihes egin zuten 10.400 gipuzkoar baino gehiago omendu ditu. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak adierazi duenez, pertsona horiek gerraren izugarrikeria lehen pertsonan bizitzeaz gain, beren etxeetatik eta familietatik urrundu beharraren zigor erantsia jasan zuten.