Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. 2023 API. 05 - 19:26h Euskoak hamargarren urtemuga ospatuko du apirilaren 15ean GUREAN GAUR Euskoak, Euskal Monetak, hamar urte beteko ditu, eta apirilaren 15ean urtemuga ospatuko dute Ezpeletan. Azken bi urteetan beste 39 lekuko moneta sortu dira euskoa adibidetzat hartuta. Hala, Europako moneta guztien artean azkarrena dela ziurtatu du Euskal Moneta elkarteak. Izan ere, azken zenbaketaren arabera, zirkulazioan diren 3,5 milioi eusko daude. Gainera, 1.300 profesional ditu.Elkartearen esanetan, enpresa mundutik joan daiteke euskoaren hurrengo urratsa.