2023 API. 17 - 13:35h Bego Atxa: "Bada garaia salbuespenezko legediari amaiera emateko" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Bego Atxa Sareko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Sakabanaketaren amaiera amaituta, Atxak nabarmendu du “badela garaia salbuespenezko legediari amaiera emateko”. Hori horrela, ezinbestekotzat jo du “errelatoaren eraikitze integrala, biktima guztiak aitortuko dituena maila berean”. Atxak azpimarratu du dispertsioaren amaiera arteko bidea “luzea eta malkartsua” izan dela, eta Espainiako eta Frantziako gobernuei eskatu die “salbuespenezko legediari” amaiera eman diezaiotela. Sareko bozeramaileak nabarmendu du gradu erregresioen gaineko eskumena Audientzia Nazionalak duela, eta salatu du nahikoa dela fiskalak helegitea aurkeztea gradu progresioa bertan behera uzteko, “horrek inplikatzen duen guztiarekin, bai presoari, eta bai bere gertukoei ere”. Hala ere, Atxak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren eskumena dela bi egunetako baimenak ematea, eta, hain zuzen, presoei horrelako baimen gehiago eman diezaietela eskatu du, beren “gizarteratzea hobetzeko”. Era berean, Atxak gehitu du egun ez dagoela “argudiorik” larriki gaixo dauden presoak espetxeetan mantentzeko, eta “mendekuzko” politika dela dio. Era berean, gehitu du “kezka” sortzen diela hauteskunde giroak egoera “paralizatu” dezakeelako. Elkarrizketa osorik hamaika.eus-en.