HAMAIKA

Ipar Euskal Herrian ez dute profesional eta partikularren uraren erabilera mugatuko, momentuz

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Iragan urteko lehorte historikoak kezkatuta ditu euskal herritarrak, batez ere nekazariak. Bada, euri eskasiak dirau eta azken egunotan bero handia egiten ari da. Hori hala, iragan astean Pirinio Atlantikoetako prefetak Idorte Batzordea bildu zuen, egoera aztertu eta datorrena aurreikusteko. Ildo berean, gaur goizean elkartu da Nafarroako Lehorte Mahaia eta zenbait neurri ezarriko dituela uste da.