2023 MAI. 08 - 07:40h Zubietako erraustegiak matxuratuta segitzen du, hogei egun daramatza elektrizitatea sortu gabe Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Apiril erdialdetik Zubietako erraustegiak ez du elektrizitaterik sortu, ezta emisiorik ere. Beste behin, matxura baten ondorioz geldirik dagoela esan nahi du horrek. 20 egun baino gehiago daramatza horrela. Zubietako erraustegiaren arduradun Jose Ignacio Asensiok Hamaikari esan dio matxurak gertatuko direla, baina leku guztietan gertatzen diren bezala; matxurak konpondu egiten direla eta kito.