2023 MAI. 10 - 12:44h Iñigo Puncel, Aislanat: "Isolamendua fabrikatzen dugu saltzen ez diren egunkariekin" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Efizientzia energetikoaz hitz egin dugu Aislanat enpresako kide Iñigo Puncelekin. Aislanat enpresa duela 15 urte inguru sortutako "ametsa" izan zela dio, "hanka soziala, ingurugiroarekiko errespetua, eta energiaren murrizketa" ardatz dituena. 2.500 metro karratu ditu lokalak, eta bertan dade bulegoak, instaladoreak formatzeko lekuak, edota isolamendua fabrikatzeko makinak. Etxeko isolamendua fabrikatzen dute saltzen ez diren edota gaizki fabrikatuta dauden egunkariekin: "Egunkariak, azkenean, papera, zuhaitzetatik etortzen da: beraz, konponente natural bat dauka, eta residuo bat birziklatzen dugu isolamendu bihurtuz. Prozesuan oso energia gutxi kontsumitzen dugu, produktua ekologikoa delako, eta ekonomia zirkularrean sartuta". Isolamendua sortzeko prozesua azaldu digu Puncelek: zulotxo batzuk egiten dituzte hormetan, eta makina baten bidez eta haizearekin, zelulosa insuflatzen da. Ezaugarri oso bereziak ditu; bata da, desfase termikoa, eta hori da isolamendua gehien mantentzen duena etxearen barruan: "Udan, esaterako, teilatu bat isolatzen badugu zelulosarekin, tenperatura mantentzen du 12 orduz beroa sartu gabe, eta neguan, aurkakoa. Ez du kondentsaziorik sortzen". Horrez gain, formakuntzak ematen dituzte instalatzaileei, izan pertsonei edota enpresei.