2023 MAI. 26 - 13:09h Maiatzaren 28an jarraitu hauteskunde gaua Hamaikan Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. HAUTESKUNDEAK 2023 SAIO BEREZIA Arratsaldeko 18:00etik aurrera saio berezia zuzenean ikusteko aukera egongo da. Hamaikako kazetariak lau hiriburuetan egongo dira unitate ibiltarien bitartez zuzeneko konexioak egiten eta azken orduko informazio eta datuak eskaintzen. Naiz irratiko Donostiako egoitzarekin bat egingo du Hamaikak unean uneko analisi eta elkarrizketak jasotzeko. Saioan zehar emaitzen jarraipena, adituen aurreikuspen eta datuen azterketak ezagutzeko aukera egongo da. Eguzki Urteaga soziologo eta irakaslea, Julen Mendoza aholkularia eta Estitxu Garai irakasle eta ikerlaria egongo dira analisi mahaian. Saioa nola ikusi Telebistaz jarraitu nahi duenak ohiko bideak izango ditu saioa jarraitzeko: LTD bidez edo Euskaltelen ZUNTZaren bitartez. Seinalerik iristen ez den etxeetara Smart tv-tarako Hamaika telebistaren aplikazioa deskargatuta. Eta internet bidez Hamaikaren webgunean jarraitzeaz gain, youtubeko kanalean ere jarraitu ahalko da saioa. Hauteskundeen ondorena Hauteskundeen biharamunean, emaitzen nondik norakoa, hiritarren partaidetzaren datuak eta udal eta foru gobernu berrien inguruko analisiak izango dira Hamaika Telebistako 'Gurean Gaur' saioan (12:00etatik aurrera), orduz orduko albistegietan eta, nola ez, 'KZK Antenatik At' (20:00etan) saioan ere.