HAMAIKA

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.

Geroa Baik EH Bildu babestuko du Iruñeko Udalean


Koldo Martinez Geroa Bairen Iruñeko alkategaiak iragarri duenez, ez du Elma Saiz hautagai sozialista babestuko. Dena dela, hautagai subiranistak alkate izateko gehiengoa lortzen ez badu, "irtenbide alternatiboak" bilatuko dituela azpimarratu du.

Zortzi zinegotzi lortu ditu EH Bilduk Gipuzkoan, eta indar aurrerakoien artean hark lortu du boto gehien. “Blokeoa” atzean uzteko “aurrerapauso bat” emateko eskaini du bere burua Martinezek.