2023 EKA. 07 - 12:44h Espainiako Poliziak jaiegunak eskaini ditu Irunen atxilotutako migratzaile kopuruaren arabera Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Agiriak jasotzen duenez, etorkin bat atxilo hartzearen truke hiru jaiegun lortuko zituzten; bi atxilo hartuta, lau egun; eta hamar hartuta, bost. Hala, uztailaren 1etik aurrera Espainiako Poliziak “konpentsazio egunak” emango zizkien agenteei. Agindua bertan behera utzi du Poliziaren EAEko buruzagitza nagusiak.