2023 EKA. 20 - 08:26h Gaizka Zabarte, Zaldibar Argitu: “Erantzukizuna har dezatela eskatzen diegu erakundeei” Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Jaurlaritzak eskatutako txosten geologiko batek agerian utzi du zein egoera kaskarrean dagoen Zaldibarko zabortegiaren orubea. Geologia y Geoteknia Larrea SM enpresak egin du txosten teknikoa, udaberrian, eta ohartarazi du zabortegia ez dagoela batere egonkor, ezta hura estaltzeko lanak egin ostean ere. Hain zuzen, datu bat eman du: erori zenean1,6 zen Zaldibarko zabortegiaren segurtasun faktorea; orain, berriz, 1,15. Horren inguruan hitz egiteko Gaizka Zabarte Zaldibar Argitu plataformako kidearekin hitz egin dugu.