HAMAIKA

EHE: "Euskararen normalizazioa oztopatu nahi dutenen aldetik datorren beste eraso bat izan da"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak egindako itun bati erantzunez, joan den astean eman zuen ebazpena: ezeztatu egin du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal legearen 6.2 artikulua. Euskaraz jarduteko era ematen die udalei artikulu horrek, barne funtzionamendurako agiriak-eta euskara hutsean egitekoa.

Urteak daramatzate hainbat udalek lege esparru horren abaroan funtzionatzen, inolako gorabeherarik ez du eragin, eta kezka handia piztu du orain Konstituzionalaren epaiak.Horrez gain, Udal legearen epaiaren kontra kalera atera dira herritarrak, hala nola, Arrasaten, Mutrikun eta Zarautzen dozenaka lagun atera dira plazara, Konstituzionalaren epaiaren aurka. Intza Gurrutxaga Euskal Herrian Euskaraz elkarteko kidearekin hitz egin dugu horren inguruan.