2023 UZT. 13 - 13:30h Epaiak euskara eta euskal hiztunak mespretxatzen dituela azpimarratu dute Bilbon Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Kontseiluak deituta, euskalgintzako eragileek alkate eta udal ordezkariekin agerraldia egin dute Bilbon. Sententzia larria dela esan dute euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari oztopoa jartzen diolako. Konstituzionalaren epaiak herritarren eta udalen “erabakimena” auzitan jartzen dituela adierazi dute. Horrez gain, azaroaren 4rako Kontseiluak deitu duen manifestazioa ere gogoratu eta parte hartzeko deia luzatu dute.