HAMAIKA

"Urkulluk protagonismoa berreskuratu du konbentzio konstituzionalaren proposamenarekin"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Eneko Ander Romero politologoa elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, testuinguru politikoa hizpide hartuta. Romerok azaldu du Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak protagonismoa “berreskuratu” duela konbentzio konstituzionalaren proposamenarekin. Era berean, nabarmendu du proposamen hori bi gakotan ulertu behar dela: EAEkoan eta Espainiakoan. Romerok zehaztu du proposamen horrek lotura izan dezakeela EAJk Gipuzkoan izan duen bozka jaitsierarekin: “Azken urteetan, EAJren alde subiranista motelduta egon da, eta Gipuzkoako bozkatzaileei begira egindako mugimendua izan daiteke”.

Juntsen eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioei begira, azpimarratu du ikusi behar dela Puigdemontek zer eskatzen duen, eta are garrantzitsuagoa dena, zer onartzeko prest dagoen. Gehitu du ERCen eta JUNTSen arteko harremana “oso gaiztotuta” dagoela, eta gehitu du Sumar guztiz jokoz kanpo dagoela une honetan.

Romerok azpimarratu du Feijook Espainiaren gobernagarritasuna begira Sanchezi egindako proposamena oihu “desesperatu” bat izan dela, “Feijoo zentroko pertsona moderatu gisa aurkezteko, eta botere instituzionala lortzeko".

Elkarrizketa osorik hamaika.eus-en.