2023 IRA. 08 - 13:40h Hondarribiko Udalak eta EAJko ahaldun nagusiak harrera egin diote Jaizkibeli aurrenekoz Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Egun handia izaten ari da Hondarribian, alarde eguna eta historikoa, gainera. Jaizkibel Konpainiari historian lehenengo aldiz Hondarribiko Udalak harrera egin dio. Gipuzkoako Foru Aldundia ere bertan izan da aurten. EAJko ahaldun nagusi Eider Mendozak gaur egin dio aurrenekoz harrera ofiziala. Jaizkibel Konpainiak positiboki baloratu du harrera, dena den, ordezkari horiek alarde baztertzaileari harrera egin izana deitoratu du.