HAMAIKA

Josu Etxaburu, Gure Esku: "Atzo argi esan zuten euskaraz bizi nahi dugula"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Josu Etxaburu Gure Eskuko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Espainiako Vueltan egindako ekimena izan du hizpide, eta nabarmendu du euskal herritarrek erakutsi dutela Euskal Herria “badela herri bat, zazpi lurraldez osatua, erabaki nahi duena, eta erabakitze bidean jarrita dagoena”.

Etxaburuk ezinbestekotzat jo du “indarrak metatzea, sinergiak lantzea eta adostasun eremuetan murgiltzea”. Adierazi du Euskal Herrira begirako “proposamen politikoa” gauzatzen ari direla, eta saiatzen ari direla lurraldetasuna “oinarri-oinarritik” lantzen, “burujabetza klabeetan dabiltzan hainbat eragile izan badirelako".

Hamaika urte hauetako balorazio “positiboa” egin du Etxaburuk, eta hain zuzen, urte hauetan erabakitze eskubidearen inguruan egindako “pedagogia lana” azpimarratu du: “Orain dela hamaika urte oso zaila zen erabakitze eskubideaz hitz egitea, eta gaur egun, mahai gainean dago”, nabarmendu du.

Espainiako Estatuan lurraldetasunari buruz ireki daitekeen eztabaida hizpide, azpimarratu du “lehenengo euskal herritarren artean erabaki behar dela zein den gure proposamena”. Horrez gain, adierazi du aurtengo erronka izango dela harremanak sakondu eta harreman berriak egitea, lurraldetasuna oinarri hartuta.