HAMAIKA

Epaitua izan behar zen Tubacex-eko langile batek espetxea saihesteko akordioa onartu du

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Asteazkenean, urriak 11n, Tubacex-eko bi langile epaituak izan behar ziren, 2021ean egindako grebaren testuinguruan emandako gertakariengatik. Desordena publikoak eta agintaritzaren aurkako atentatua leporatzen zieten. Langileetako batek fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin akordioa adostu du, eta lau hilabeteko espetxe zigorra eta isun ekonomikoa onartu du. Bere lankide baten kontrako epaiketa azaroaren 10erako atzeratua izan da, lekuko izan behar ziren bi Ertzain agertu ez baitira.