HAMAIKA

Lide Hernando, Liher: "Gelditu eta zer nolako aldartearekin gauden ikusteko momentua da"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Liher taldeak atsedenaldi bat hartuko du martxoan, inoiz eszenatokietara bueltatuko den edo ez jakin gabe. 2015ean ibilbidea hasi zuen taldeak eta orain arnasa hartzeko momentua heldu zaie. 'Versus' izeneko azkeneko lan bat argitaratu dute, 'Eramaten' eta 'Hortzak' abestiekin, Sua taldeko Ane Banerretxearen kolaborizioarekin egin dutena. Etena baino lehen azkeneko kontzertua Donostian egingo dute, martxoaren 2an.