2023 URR. 12 - 13:18h Uma Ulazia: "Azaroaren 30era grebara begira, sarea indartzeko baliatuko dugu Baterajotzea" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Uma Ulazia eta Uxue Alkorta Euskal Herriko Neska* Gazteak taldeko kideak elkarrizketatu ditugu Hamaika Telebistan, bihartik aurrera Usurbilen egingo duten Baterajotzea hizpide. Azpimarratu dute betetzen ari dela aforoa, baina oraindik ere izena emateko aukera dagoela azaldu digute. Ulaziak nabarmendu du azaroaren 30eko greba feminista orokorrera begira, “sarea eta antolakuntza propioa” indartzeko baliatuko dutela Baterajotzea: “Bi funtzio ditu Baterajotzeak: gure sare propioa ehuntzea, eta beste sare batzuetan dabilen herritarrekin harremanetan jartzea". Horretarako, mahainguru zentralak, tailerrak eta aisialdirako tartea ere izango dira Gipuzkoako herrian. Mahainguru horietan, zaintzaren gatazkak neska gazteak nola zeharkatzen dituen aztertuko dute, besteak beste, eta neska gazte gisa greban nola parte hartuko duten aztertuko dute. Era berean, antolakuntzaren beharra ere mahai gainean jarriko dute: "Sinesten dugu utopiak eta ortzimuga horiek gaurtik eraikitzen hasi behar garela, eta horretarako, ezinbestekoa da antolakuntza”.