HAMAIKA

EH Bilduk "deseskalatzea, elkarrizketa eta negoziazioa" defendatu ditu Palestinarentzat

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


EH Bilduk Gazako operazio militar guztiak gelditzeko eskatu du negoziazioan eta akordioan oinarritutako konponbide bati bide emateko. Israelgo Gobernuaren jarrera arbuiatu du Otegik: “Azken hogei urteetan bezala, estrategia genozida bat dago palestinar herriaren kontra”. Halaber, EH Bilduk bat egin du "euskal gizarte zibilak deitutako mobilizazioekin". Palestinarekiko elkartasunez eta Israelen aurka mobilizazioak izaten ari dira Euskal Herriko txoko askotan. Salatu dute CAF, Irizar, Zahor, SPRI edo Ertzaintzaren bidez “genozidioarekin kolaboratzen” ari direla.