2023 URR. 19 - 14:09h Gaur egungo baliabideekin jarraitzea “euskara hiltzera kondenatzea” dela adierazi du EEPk Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Euskal Konfederazioak agerraldia egin du Baionan EEP Euskararen Erakunde Publikoaren aurrean. 2050erako euskal hiztunak %30 izatea bermatuko duen politika eskatu diote EEPri. EEPko lehendakari berria Maider Behotegi izendatuko dute. Horrekin batera, instituzioen arteko negoziazioa abiatuko da EEPko aurrekontuari zenbateko ekarpena egiten dioten finkatzeko. Helburu ausartak finkatzea ezinbesteko dela nabarmendu dute; hala, baliabideak ezar ditzatela estatuak, eskualdeak, departamenduak eta elkargoak. Hautetsiei dei egin diete gaiari heldu eta erronkari erantzun diezaioten.