2023 URR. 23 - 12:00h Hezkuntza Legea euskalduntzeko berme izateko arduraz jokatzeko deia egin du Kontseiluak Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Hizkuntza ereduak mantentzeko arriskuaren aurrean eskaera bateratua egin dute hainbat eragilek. Euskara ardatz duen ikasteredu orokortua eta euskal curriculuma erdigunean jarri behar dela adierazi dute. EH Bilduk, bere aldetik, Hezkuntza Akordioaren kudeaketa baztertzailea salatu du. Adierazi du “inkongruentzia politikoa”dela lege berrian hizkuntza ereduei eutsi nahi. Urkulluk, ordea, aitortu du A ereduak ez dituela betetzen Hezkuntza Legeak lortu nahi dituen euskalduntze-helburuak. Aurrera egiteko, adostasun zabalena bilatu behar dela adierazi du.