HAMAIKA

Mertxe Aizpurua: “Inbestidura bilera hauetan, hainbat gai jarri ditugu mahai gainean”

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Gazako sarraskiaz, mundu mailako egoeraz, politika orokorraz eta noski Pedro Sanchezekin inbestidurari begira egunotan izandako bilkuretan hitz egindakoez galdetu diogu EH Bilduko eledunari.

EH Bilduren babesa zerbaiten ordainetan den galdetuta, Aizpuruak berretsi du “Alderdi Popularra eta eskuin muturra geldiarazteko" misioa eman zietela herritarrek bozketan, eta hori dela eginkizuna. Edonola ere, gaineratu du, “ezeren truke" ez dutela bozkarik ematen, eta aurreko legegintzaldian, esaterako, inbestidura akordiorik gabe ere hainbat izan direla lorpenak. Nabarmendu du oraingoan ere, inbestidura bilera hauetan, "hainbat gai" jarri dituztela mahai gainean.

Erabakitzeko eskubideaz galdetuta, “lurraldetasunaren auzia mahai gainean” dagoela dio Aizpuruak, eta euskaldunak ere kataluniarrekin batera joango direla erantzun du Pere Aragonesek egunotako Madrilen berretsitakoen harira.

Ikusi Kolpez Kolpe saioa osorik hemen.