HAMAIKA

Bego Atxa, Sare: "Arlo desberdinetako eragileekin batera salatu dugu salbuespenezko legedia"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


 Bego Atxa Sareko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, pasa den asteburuan aurkeztutako Konponbiderako gitzak manifestua hizpide hartuta. Atxak nabarmendu du kultur, kirol eta zuzenbide arloko hainbat pertsonarekin batera jarri dutela abian dinamika hori presoei aplikatzen zaien “salbuespenezko legedia” salatzeko.

Atxaren esanetan, “presoen giza eskubideekiko errespetua eskatzea bateragarria da biktima guztiei zor zaien errespetuarekin", eta nabarmendu du salaketa nagusiena dela gradu progesioen afera: “Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak helegitea aurkezte soilarekin suspentsioan gelditzen da hirugarren gradua, eta presoa kalean badago, berriro espetxera bueltatu behar izaten du, horrek dakarren guztiarekin”. Hori horrela, Sareko bozeramaileak azpimarratu du ez direla “pribilegioak” eskatzen ari, “legedia arrunta aplikatzea” baizik, eta zentzu horretan, urtarrilaren 13an Bilboko kaleak betetzeko deia egin du.

Gaur, 22:00etik aurrera, Bego Atxari egindako elkarrizketa eta Konponbiderako gitzak manifestuaren aurkezpen ekitaldia emitituko ditugu Hamaika Telebistan.

Elkarrizketa osorik, hemen.