2023 URR. 25 - 09:15h Lehen ordutik, nabaria izan da sektore publikoko grebaren eragina Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR ELA, LAB, CCOO, ESK, Steilas eta Satse sindikatuek deitu dute greba Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 'Zerbitzu publikoen alde, soldatak eta enplegua hemen adostu' lelopean ari dira mobilizatzen goizean goizetik. Garraio publikoan ez ezik, osasungintzan, hezkuntzan, administrazioetako bulegoetan eta komunikabide publikoetan izango du grebak eragina, besteak beste.