2023 AZA. 21 - 15:25h EH Bilduk azken aukera eman die EAJri eta PSE-EEri Hezkuntza Legean akordio bat lortzeko Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR EAJk eta PSE-EEk hizkuntza ereduak mantenduko dituzte Hezkuntza Legean. Legea horrela geratzen bada, EH Bilduk Hezkuntza Akordioaren funtsezko adostasunetatik aldentzen dela azpimarratu du. Salatu dute irakats hizkuntza aukeratzeko eskubidea lehenesten dutela, hizkuntza helburuen gainetik. Horrez gain, EAJk PSE-EEren marra gorria onartzen duela iritzi dute, euskara ikasteko prozesua degradatzeari atea ireki. Horiek horrela, EAJk eta PSE-EEk baino ez dute onartuko legea. Datorren astelehenean pasatuko da behin betiko testua zuzenketak eztabaidatzeko sortutako lantaldetik.