2023 AZA. 29 - 10:48h Hamaikak bat egiten du greba feminista orokorrarekin Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Historikoa izango den greba feminista orokorra kubritzeko konpromisoa hartzen dugu. Horregatik, Hamaikan zerbitzu minimoak egongo dira eta eduki guztiak grebara enfokatuta egongo dira. Egunean bertan, herri eta hiriburuetako irudiak jasoko ditugu; eta arratsaldean, hiriburu nagusietako mobilizazioetan izango da Hamaika. Grebaren nondik norako guztiak Hamaikako sare sozialetan eta webgunean zabalduko dira.