HAMAIKA

‘Arantzazu’ dokumentala, frantziskotarrek herrigintzan egindako ekarpenak

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


‘Arantzazu. 36 zm, 5 mende, herri bat’ lanak argia ikusi du. Pello Sarasuak zuzendutako ikus-entzunezko lana Arantzazuko ondarea ezagutzera emateko Arantzazulab fundazioak abiatu duen etapa berriaren parte da. Frantziskotarren lekukotzak, bizi istorioak, inoiz jaso gabekoak jasotzeko egitasmoa abiatu zuten duela ia bi urte eta horren emaitza argitara atera dute.