2023 ABEN. 11 - 12:41h Amillubi taupaka hasi da nekazaritza herrikoi eta iraunkorra eraikitzeko bidean Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Amillubi Lurra Taupaka proiektua sortu dute, lurra ondasun kolektibo bilakatzeko helburuarekin. Gipuzkoan, Zestoako Iraeta auzoan dagoen Amillubi baserrian eta bere lurretan erein nahi dute hazia. Biolurrek, Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa sustatzen eta bultzatzen duen elkarteak baserria eta bere lurrak erosi nahi ditu herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak izan ditzaten. Baina 390.000 euro behar dituzte erosteko eta baserria konpontzeko, eta herritarren eskura jarri dituzte ekarpenak egiteko hainbat modu.