2023 ABEN. 11 - 13:40h EH Bilduren Mahai Politikoak Pello Otxandiano Kanpo proposatu du lehendakarigai izateko Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR EH Bilduren Mahai Politikoak ohiko bilera egin du, gaur goizean, Donostian, eta bertan erabaki du Pello Otxandiano proposatzea lehendakarigai gisa. Orain, EH Bilduren oinarriek berretsi egin behar dute Mahai Politikoaren proposamena. Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak eman du proposamenaren berri, hedabideen aurrean egindako agerraldian .Otegiren esanetan, “solbentzia, ziurtasuna, konpromisoa, arima eta pasioa” eskaintzen ditu Otxandianok.