2023 ABEN. 21 - 11:05h Hezkuntza Legea behin betiko onartuko dute Legebiltzarrean, EAJren eta PSE-EEren botoekin Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Datozen 20 urteotarako hezkuntza sistemaren nondik norakoak arautuko ditu. Elkarrekin Podemos-IU izan zen akordiotik kanpo geratzen lehena, eta ituna haustea egotzi zion Jaurlaritzari. Ondoren heldu da EH Bilduren ezezkoa, hizkuntza ereduei buruz sartu duten aipamena tarteko. Salatu dute legeak hizkuntza ereduak betikotzen dituela eta ez duela hezkuntza publikoa lehenesten. Legebiltzarretik kanpo, Kontseilua, Eskola Publikoaz Harro, eta euskalgintzako beste eragile batzuk ere azaldu dira legearen kontra. Euskal Herrian Euskaraz taldeak deituta, elkarretaratzea egin dute Legebiltzarraren atarian.