2024 URT. 08 - 12:36h Metro Bilbaok eta Euskotrenek monoziklo eta patinete elektrikoen sarrera debekatuko dute Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Metro Bilbaok eta Euskotrenek monoziklo eta patinete elektrikoak sartzea debekatuko du hurrengo astetik aurrera. Erabakia bi operadore hauek eskainitako zerbitzu guztietan aplikatuko da, bai Bilboko metroan zein Gasteizko tranbian edota Bizkaibus eta Lurraldebuseko autobusetan, urtarrilaren 15etik aurrera. Elementu hauek azken urteetan sortu dituzten gorabehera larriak dela eta hartutako erabakia izan da hau, gailu hauen bateriek eragindako sute eta deflagrazioak ekiditeko asmoarekin.