2024 URT. 11 - 05:59h Aire libreko hegazti hazleak Frantziako Laborantza ministroarekin bildu dira, aurrenekoz Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Frantziako Laborantza ministroa ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuneko, Confederation Paysanne eta Modef sindikatuetako hegazti hazleekin elkartu da aste hasieran Parisen lehenengo aldiz. Ministroak hazleen proposamenak entzun zituen eta eredu horien berezitasunak eta abantailak aintzat hartu zituen, bai ekonomia eta osasun aldetik, bai eta produktuen kalitatearen aldetik ere.