2024 URT. 16 - 05:54h Ertzaintza Palestinaren aldeko elkarretaratzean zeuden herritarrei oldartu zaie Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Gipuzkoako Foru Jauregian Urrezko Domina Andres Arizkorreta CAFeko presidenteari ematen ari zirela, kanpoan bestelako giroa zegoen. CAF enpresa Jerusalemgo tranbia egiten ari dela eta, Palestinarekin Elkartasuna ekimenak elkarretaratze zaratatsua zuen deitua Aldundiaren atarian. Txistu eta Palestinaren aldeko oihu artean egin zioten harrera Arizkorretari. Orduan Ertzaintza herritar hauei oldartu zitzaien, borrekin kolpatzeraino.