2024 URT. 29 - 14:43h Euskarazko komunikazioaren 2024ko Argia Sariak banatu dituzte Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR 35. edizioa izan da aurtengoa eta bertan bildu dira euskal hedabideetako jendea, euskalgintzako eragileak, euskaltzaleak, eta euskal kulturako beste hainbat ordezkari. Ikus-entzunezko saria ‘Bizkarsoro’ filmari eman zaio, prentsa saria ‘Sahara. Herri bat erresistentzian’ liburuari, entzunezko saria ‘Ez gatoz Paristik’ podcastari, internet saria ‘gordegia.eus’ artxibategi grafikoari eta komunikazio kanpaina onenaren saria ‘Guggenheim Urdaibai Stop’ plataformari.