2024 URT. 29 - 13:47h Tuvisan greba ekiditeko bilera egingo dute asteazkenean Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Tuvisako langileak zuzendaritzarekin bilduko dira asteazkenean, otsailaren 10ean hasiko den greba mugagabea ekidingo duen akordioa adosteko asmoarekin. Gasteizko hiri-autobusetako langileek, izan ere, martxorako aurreikusita zuten greba otsailera aurreratzea erabaki zuten, enpresaren arduradunek luzatutako azkeneko proposamena ezeztatu eta gero. Hori bai, otsailaren 10 baino lehen deitutako lanuzteak bertan behera utzi zituzten ere, greba hasi baino lehen elkartu eta negoziatzeko deia luzatuz udal gobernuari. Gobernuak deia hartu eta asteazkenerako bilera bat proposatu die.