2024 URT. 29 - 07:00h 'You want it to be art and I want it to be magazine' erakusketa ikus daiteke jada Tabakaleran Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Many of them aldizkariaren editoreen eta Hilary Lloyd artistaren arteko etengabeko elkarrizketaren emaitza da eta apirilaren 7 arte bisitatu ahalko da. 2022ko irailean hasi ziren elkarrekin lanean Hilary Lloyd nazioarteko artista eta Antonio Macarro eta Pedro Canicoba Many of Them proiektuaren sortzaileak, aldizkariaren hamargarren argitalpena aitzakia hartuta. Lloydek bere lenguai eta espaziora egokitu ditu aldizkarietako elementuak, artearen eta aldizkariaren arteko muga konbentzionalak desafiatuz. Horrela, erakusketa arte bisualaren, idazketaren eta esperientzia sentsorialaren arteko uztarketa dela azpimarratu dute.