2024 URT. 30 - 08:00h BDZ Araba eta Indar Baskoniak Maccabi saskibaloi taldearen aurkako ekimenak aurkeztu dituzte Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR BDZ Araba eta Indar Baskonia taldeek Tel-Aviveko Maccabi saskibaloi talde israeldarrak Gasteizen izango duen presentzia salatzeko ekimenak aurkeztu dituzte. Maccabiren presentzia palestinar populazioaren aurkako genozidioa gorazarrerako ekitaldia dela baieztatu dute, eta horren aurka protesta egiteko hainbat ekimen prestatu dituzte. Ostegunean jokatuko den partidara 5 minutu geroago ere sartzeko deia zabaldu dute, Gazan eraildako 25.000 palestinarrekiko dolua islatzeko. Era berean, Maccabiko jokalariek baloia duten bitartean ‘Genozidioa’ hitza oihukatzea eta Buesa Arena Palestina eta Hego Afrikako banderekin betetzea eskatu dute.